Lokatzako Gabonetako zozketaren irabazleak 500 euro poltsikoratu ditu, eta I2 bizikleta dendak emandako mendiko bizikleta ederra. Bada, Markel Goma izan da irabazlea. Bigarren sariaren irabazleak, Montse Ondarrak, 200 euro eraman ditu etxera, eta horrekin batera, Zumelagan bi lagunendako afaria. Argazkian Lokatzako ordezkariak –Ion Unamuno eta Kaxeta, irabazleekin eta I2 dendako Jesus Martinekin.