Xake ikastaroa Bergaran, hasiberriendako zein hobetu nahi dutenendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urt. 12a, 13:57

Ume eta gaztetxo talde bat, artxiboko argazki baten. Argazkia: Bergarako Xake Elkartea.

Bergarako xake elkarteak ikastaroa antolatu du, herritarrak xakera hurbiltzeko. Hastapen mailako ikastaroa eta maila hobetzeko ikastaroa eskainiko dituzte, martitzen arratsaldeetan, elkarteak Zabalotegi dorreko azpiko lokaletan duen egoitzan. Eskolak doakoak izango dira; 15 euroko matrikula bakarra ordaindu beharra dago hasieran. Izena emateko, bi telefono-zenbaki daude: 671 84 15 63 (Jon) eta 618 41 76 25 (Javi). 

Antolatzaileek xakearen onurak azpimarratu dituzte: "Ondo pasatzeaz gain, gaitasun kognitiboak eta gaitasun psikosozialak garatzen dira. Modu alai, didaktiko eta dibertigarrian irakatsiko ditugu xakearen arauak eta historia, besteak beste. Nahiko genuke neskak ere etortzea, ezin da-eta ahaztu xakean ez dela sexuagatik edo adinagatik inor baztertzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak