'Harixa' ekimena aurkeztuko du Bergarako Udalak 'Languages Lanean' kongresuan

Aitor Agiriano Arrese 2024ko urt. 11a, 18:15

Herriko enpresagintzan euskara hedatzeko garatutako ekimena aurkeztuko du Bergarako Udalak, urtarrilaren 18an eta 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian eta Guggenheim Museoan ospatuko den kongresuan. Herriko 37 enpresa, talde eta eragilek eman dute dagoeneko izena ekimenean eta Debagoiena osorako plan bat egitea dute hurrengo erronka.

Eremu sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko esperientziak ezagutzea, irakaspenak partekatzea eta horien gainean eztabaidatzea du helburu kongresuak. Hala, Harixak euskararen normalizazioan eskaini dezakeen bultzada nabarmendu du Gorka Artola Bergarako alkateak: "Euskara esparru ezberdinetara hedatu behar da, eta garrantzitsua da gure hizkuntza enpresa mundura ere zabaltzea".

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute doakoa izango den kongresua. Euskal Herriko zein nazioarteko 50 hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute antolatu diren mahai-inguru eta hitzaldietan. Bertaratu nau duen orok izena eman behar du aurrez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak