Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskara ikasten dihardutenei

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 11

Udal euskaltegi bat, artxiboko irudi batean.

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak emango dizkie 2023-2024 ikasturtean euskara ikasten dihardutenei edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei.

Dirulaguntzei dagokienez, lau izango dira: haur eta gazteen aisialdi jardueratarako begirale zein zuzendari titulua euskaraz lortu dutenentzat; Bergarako Udal Euskaltegietatik kanpo euskara ikasten ari direnentzat; UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu dutenentzat; eta UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten herritarrentzat.

Eskaera epeei dagokienez, aisialdiko begirale edo zuzendari titulua euskaraz lortu dutenek otsailaren 4a baino lehenago aurkeztu beharko dute dokumentazioa; gainontzeko guztietan, berriz, irailaren 15a baino lehenago, Bergarako udaletxeko erregistro orokorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak