Aurten ez da Ekinez jaialdia egingo

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 10a, 16:08

Tatxers musika taldea, iazko Ekinez jaialdian.

Jaialdiaren antolatzaileek sare sozialetan zabaldu dutenez, "pena handiz", baina aurten ez da Ekinez jaialdia egingo. Alabaina, ez da bertan behera geldituko: "Ekinez jaialdia bueltan izango da berriro". Bien artean, ordea, "talde berriak eta kontzertuak babesten" jarraituko dutela jakinarazi dute.

2022ko ekainaren 10 eta 11n egin zen lehen aldiz Ekinez jaialdia. 4.000 lagundik gora elkartu ziren bi egunetan Agorrosingo futbol zelaian, eta "arrakastatsua" izan zela adierazi zuten antolatzaileek. Hala, iaz ere jaialdia antolatzera animatu ziren, eta ekainaren 9 eta 10ean egin zuten, Labegaraietako kiroldegira lekualdatuta. Askotariko 28 musika talde aritu ziren zuzenean Ekinez eta Eginez guneetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak