Euskal Herriko mus txapelketaren Bergarako kanporaketa, urtarrilaren 12an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urtarrilaren 8a

Iazko Bergarako bikote irabazlea eta aurtengo edizioa iragartzeko kartela.

Euskal Herriko mus txapelketaren 15. edizioaren barruko Bergarako kanporaketa egubakoitzean, urtarrilak 12, jokatuko da Artatse elkartean (22:00). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du eta Bergarako kanporaketatik sailkatzen direnak herrialdetako kanporaketetara sailkatuko dira; finala martxoaren 23an jokatuko da, Altzain (Zuberoa).

Honako hauek izango dira Bergarako kanporaketako sariak:

-Lehen bikoteak, batutako diruaren erdia

-Bigarren bikoteak batutako diruaren %30.

-Hirugarren bikoteak bi txuleta eta sorpresa

-Laugarren bikoteak untxia eta sorpresa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak