Hamahiru abeslariz, zuzendariaz eta teklatu-jotzaile batez osatutako taldea igo zen oholtzara, eta askotariko abestiak eskaini zituzten, tartean gabon kantak, eta haiekin batera abestera gonbidatu zieten bertaratuei. Zuzendariak jakinarazi zuen abeslariekin batera eskaintzen zuen lehen kontzertua zela, eta eskerrak eman zizkien kontzertura gerturatu zirenei.