Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan da Olaso Dorrea Fundazioa, Museoen Aholku Batzordeak eginiko azken batzarrean onartu ondoren. Hala, museoen inbentario ofizialean izango da aurrerantzean, ezinbesteko baldintza baita erregistratuta egotea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako museo edo bildumatzat izendapena jasotzeko.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jakinarazi duenez, 1982an sortu zuten Olaso Dorrea Fundazioa, eta, gaur egun, 272 funts ditu inbentarioan: 102 artelan eta altzari, 107 funts etnografiko eta antropologiko, hamabost historiko eta 48 fotografiko.