Gabon kantak protagonista Bergara Kantuan ekimenaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko abenduaren 28a

Jardun euskara elkarteak deituta, 50 bat bergarar elkartu ziren atzo iluntzean herriko kaleetan zehar kantuan egiteko. Hori delako Bergara Kantuan ekimenaren helburu nagusia, euskal kantak abestea kalez kale; betiere, kantuan egin nahi duen herritar orori zabalik. Atzoko saioan Gabon kantak izan ziren protagonista. Datorren astean GOIENAk eskainiko duen erreportajearen aurrerapen bideoa da hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak