Alebin mailako Gabonetako Txapelketa jokatuko dute zapatuan Agorrosinen

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 27a, 16:23

BKEko alebinak Zubietan egin zuten 'Eskola Ibiltaria' saioan. (Argazkia: BKE).

2012. urtean jaiotako alebin partaidetza mailan dauden mutilek jokatuko dute Txapelketa eta partidak goizeko hamarretan hasiko dira.

Bergara, UDA, Antzuola, Mondra, Aloña Mendi eta Soraluze klubek hartuko dute Txapelketan. Horietatik, Bergarako eta UDAko bi talde arituko dira lehian; gainerako klubetatik talde bana. Horiek lau taldetako bi multzotan banatu dituzte eta 10:00etatik aurrera jokatuko dute Agorrosingo berdegunean.

Finalerdiak eta finala 20 minutukoak izango badira ere, aurreko partida guztiak 18 minutukoak izango dira, eta lehia batetik bestera hiru minutuko atsedena izango dute gazteek. Finala nahiz hiru eta laugarren postuak, 12:30ean jokatuko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak