Lehen txandan Bergarak jokatutako partidan Real Sociedad izan zuen aurkari eta bergararrek 2 eta 1 hartu zituzten mendean donostiarrak. Zarautzek, berriz, 0 eta 1 galdu zuen Vasconiaren kontra. Bigarren txandan, Vasconiaren aurka neurtu zituzten indarrak mahoneroek eta 1 eta 0 irabazita Txapelketako garaikurra eurentzat izan zen. Beste partidan, ordea, Realak 3 eta 0 irabazi zion Zarautzi.
Txapelketako jokalaririk onenaren garaikurra ere etxean geratu zen, BKEko Aner Arriolak eskuratu baitzuen.
BKEtik, balorazio "oso positiboa" egin dute, azaldu dutenez maila handiko txapelketa izan da eta pozik agertu dira bigarren urtez jarraian etxeko taldea garaile izan delako. Nabarmendu dute harmailak bete egin zirela eta futbol giro "oso ona" egon zela.
Sailkapena
Honela geratu zen txapelketako sailkapena:
- Bergara
- Vasconia
- Real Sociedad
- Zarautz