Gorosti loradendarentzat Bergarako erakusleiho lehiaketako sari nagusia

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 21a, 18:09

Matxiategi kalean dagoen Gorosti loradendak irabazi du Bergarako Udalak deitutako erakusleiho lehiaketa (350 euro). Bigarren saria, Barrenkaleko Wood Uhuru egur-dendak eskuratu du (300 euro), baita herritarrek emandakoa ere; eta hirugarrena (200 euro), Zare fruta-dendak.

Bigarren saria eta herritarrena: Wood Uhuru egur-denda.

Hirugarren saria: Zare fruta-denda.

Hiru saltokik bakarrik eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko eta hirurek jaso dituzte sariak. Diru-sari horiek guztiak Udal bonuetan banatu dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Epaimahaia osatu dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek. Sariak ematerakoan, kontuan hartu dituzte publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

Herritarrei dagokienez, 175 lagunek eman dute botoa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak