Bergarako Gabonetako hiruko saskibaloi txapelketa, abenduaren 27an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko abenduaren 20a

Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi sailak Gabonetako hiruko txapelketa antolatu du aurten ere. 12. edizioa izango dena abenduaren 27an egingo da udal pilotalekuan, 09:00etan hasita. Ikastetxeez harago izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 22ra arte, Labegaraietan eta Agorrosinen jarriko dituzten kutxetan; instagram bidez ere eman daiteke izena.

Saskibaloi sailetik adierazi dutenez, txapelketaren helburua oro har kirola eta bereziki saskibaloia sustatzea da: "Txapelketa honekin gure helburua herrian kirola eta bide batez saskibaloia sustatzea da. Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutilei zuzendutako txapelketa da". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak