PSE-EEk "positibotzat" jo du San Pedroko organoa zaharberritzeko dirulaguntza handitu izana

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 19a, 13:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak parrokiari emandako dirulaguntza 78.000 eurotara handitzeko akordioa sinatu du, sozialistek azaldu dutenez.

Bergarako PSE-EEk "positibotzat" jo du San Pedroko organoa zaharberritzeko dirulaguntza handitu izana. Haien hitzetan, Goizane Alvarez Kultura diputatuak hartutako konpromisoa izan da. "Sozialistentzat oso garrantzitsua da Bergarako San Pedro parrokiako organoa kontserbatzea. XIX.mendeko salbuespenezko ondarea da. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari Bergarak horrelako tresna bat baldintza onenetan mantentzearen alde egiteagatik". Hala, espero da 2024ko udazkenean amaitzea zaharberritze lanak.

Emandako datuen arabera, 2022an esleitu zen zaharberritze proiektua, 468.103 euroko aurrekontuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak 234.000 euro finantzatzeko konpromisoa hartu zuen, eta gainerakoa Soltz Elkarteak, Bergarako Udalak, San Pedro parrokiak eta Donostiako Gotzaindegiak finantzatuko zuten. Azaroan, ordea, parrokiak 78.000 euroko laguntza eskatu zion Aldundiari, "parrokiaren diruzaintza beharrak zirela eta". "Laguntza berri honekin, sozialistok berriro erakutsi nahi dugu gure lurraldeko ondarearekin, kasu honetan, Bergararekin, dugun konpromisoa. Funtsezkoa da ondare publikoa herritarren gozamenerako berreskuratzea. Gure historiaren zati garrantzitsu bat den kultura-ondarearen harribitxi bati buruz ari gara. Eta hori da PSEk gure ondare osoa kontserbatzeko eta balioesteko duen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak