Gabonei ongi-etorria emateko, Bergarako Haurren Abesbatzak kontzertua eskaini du Bolun

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 17a, 11:19

Bergarako musika eskolako Haurren Abesbatzak hamar kanta eskaini zituen, atzo, zapatua, Boluko emanaldian. Marije Ugalde Bergarako Musika Eskolako zuzendariaren esanetan "hotz egin arren, pozik geratu ginen kontzertuaz", adierazi du. Gaineratu duenez, "musikaletako kantak eskaini genituen, batez ere; Izaro abeslariaren bi moldaketa –Errefuxiatuena eta Koilarak kantuak–; eta Gabon kanta batekin amaitu genuen".

Los Miserables, Oliver edo Alicia musikaletako kantak eskaini zituzten, besteak beste. Guztira, hamar pieza.  Horrela Gabonei, ongi-etorri ederra emanez. Gaur, berriz, Azkoitiko Gabon Kantak jaialdian izan dira Bergarako Hasiberrien Abesbatzakoak, 5 -9 urte arteko gaztetxoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak