Tim Burtonek zuzendutako animaziozko zenbait filma izan dituzte oinarri –tartean, Charlie eta txokolate-lantegia, Andregai hilotza, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian edota Batman– eta film horien soinu bandak dantzatu dituzte akademian dabiltzan 3 eta 15 urte bitarteko ikasleek.
Denera 200 dantzari inguru sartu dira zuzendari horren pertsonaia ospetsuenen larruan, dantza-estilo desberdinetako piezak konbinatuz.