Igande gauean hasiko dira Bergarako Ibargarai kale ondoko zubia asfaltatzen

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 15a, 11:54

Ibargarai kale ondoko zubia, barianteko herriko sarrera-irteera, igande gauean asfaltatzen hasiko dira eta hiru gauez luzatuko dira lanok –abenduaren 17an, 18an eta 19an–. Trafiko bolumen handiko bidegurutzea denez, gauek egingo dituzte lanak, 22:00etatik 06:00etara bitartean, eta egunean zehar zabalik egongo da zubia.

Azken hilabeteetan zenbait mantenu lan egin ditu Bergarako Udalak zubi honetan, baina baita herriko puntu ezberdinetan ere asfaltoa hobetzeko. Esaterako Agirrebeñan, komisaldegiaren atzealdeko bidegorrian eta Ibargaraiko aparkaleku publikoko sarreran. Udalak 157.024 euroko inbertsioa egin du mantenu lan horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak