San Joxepe elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu abendurako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 15a, 11:31

Hilabete honetako ekintzen artean Gabonetako Billar torneoa eta San Tomas eguneko txistor-jana antolatu dituzte San Joxepe elkarteko bazkideendako.

Azaroan, Aurretiazko Borondateen Dokumentuak osatzeko tailerra egin zuten; atzo eta gaur, berriz, dokumentu horiek Bergarako anbulatorioan erregistratzeko aukera izango dute, haiek emandako hitzorduaren arabera –dokumentuan agertuko diren pertsona guztien nortasun agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira orriarekin batera–.

Bestalde, abenduaren 18tik 21era Gabonetako Billar torneoa egingo dute. Bazkideek hartu dezakete parte soilik, eta irabazlea, saria eskuratzeaz gain, San Joxepe elkarteko ordezkari izango da 2024an Gipuzkoan egingo den txapelketan.

Azkenik, hilaren 21ean San Tomas eguna ospatuko dute elkarteko bazkideek. 18:00etik aurrera, txistor-jana egingo dute elkartean eta tarte bat hartuko dute billarreko torneoaren sari banaketa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak