Agorrosin kiroldegiko tabernan eman diote bukaera "hamarretako bereziarekin", txistorra ere jan dute eta. "Bukaeran, Bergarako alkate Gorka Artolak eta Jesus Mari Telleria zinegotziak agurtu gaituzte", adierazi dute.
Gaur, ohi baino jende gutxiago elkartu direla eman dute jakitera, erretiratuak Madrilera joan direlako eta Goieneche fundaziokoek beste ekintza batzuk zituztelako.