'Hiru itsasargi' dokumentala estreinatuko dute egubakoitzean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abenduaren 12a

Nerea Lazpiur bergararra da egileetako bat, Fernando Calvo eta Xabier Urresti urpekariekin batera. Eibarko Coliseo zineman izango da aurkezpena, hilaren 15ean, 19:00etan; sarrera doakoa da.

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa ospatu berri da, baina, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere egiten da jaialdia. Eibarren, esate baterako, bihar hasi eta zapatura arte urpeko gaiak oinarri dituzten lanak ikusteko aukera izango da, eta, tartean, Hiru itsasargi dokumentala. Nerea Lazpiur bergararrak ondu du Fernando Calvo eta Xabier Urresti urpekariekin batera.

Izan ere, Urresti kapitain zela, Olatua izeneko baleontzian bidaiatu dute hiruek, eta 37 minutuko lan bat osatu dute. Modu horretan, itsas hondoetan babestutako eta babestu gabeko eremuen berri izateko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak