Odol gehien eman duten bergararrak omenduko dituzte zapatuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 11a, 17:20

Iazko odol-emaileen omenaldiko talde argazkia.

Bergarako odol-emaile elkarteak odol gehien eman duten emaileak omenduko ditu abenduaren 16an San Joxepe elkartean 13:00etan. Denera 29 lagunek jasoko dituzte intsignia eta diploma.

Urtero omendu ohi ditu Bergarako odol-emaile elkarteak odol-emate gehien egin dituzten herritarrak. Horretarako, kontuan hartzen dituzte odol-ateraldi kopuruak: zilarra –25 odol-emate–, urrea –40 emate emakumeen kasuan eta 50 gizonezkoen kasuan– eta odol-emaile nagusienak –60 odol-emate emakumeetan eta 75 gizonezkoetan–.

Aurten denera, 29 herritarri egingo diete aitortza. 19 dira 25 emate baino gehiago egin dituztenak, hiru emakume 40 donaziotik gora, bost gizonezko 50etik gora eta odola 60 eta 75 aldiz eman duten emakume eta gizon bana.

Era berean, Bergarako odol-emaile elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Bergarako Udalari San Joxepe Elkartea odol-ateraldiak egiteko uzteagatik eta San Joxepeko zuzendaritzari baita ere, omenaldia bertan egiteko aukera emateagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak