Itziar Arrieta Jauregik irabazi du Danobatgroup-en Euskararen Eguneko lehiaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko abe. 11a, 11:38

Danobatgroup Kooperatiba Taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Euskaraz izango gara" lelopean antolatutako lehiaketa Itziar Arrieta Jauregi markinarrak irabazi du. Produktu ekologikoz betetako saski ederra jaso du sari moduan.

Lehiaketa Danobatgroup Kooperatiba Taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari orokorrean zuzendu da, eta Itziar Arrieta markinarrak irabazi du saria: produktu ekologikoz osatutako otarre eder bat. Orain dela 23 urtetik hona ari da kooperatiba talde hau bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta 2021-2024ko plan estrategikoaren markoan ari da euskara planeko erronkak eta helburuak lantzen. Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu, baina Euskal Herriko lantegietako langileekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ikastetxeekin eta administrazioekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du. Horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. "Euskaraz izango gara" da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean zein teknologia berrietan, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak