Eguaztenean jarriko dituzte salgai Bergarako Gabonetako kontzerturako sarrerak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 11a, 10:31

Iazko Gabonetako kontzertuko emanaldiko une bat. (Argazkia: Imanol Soriano).

Abenduaren 23an eskainiko dute Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak eta Aritzeta Abesbatzak 43. Gabonetako kontzertua Udal Pilotalekuan 20:30ean hasita. Sarreren prezioa zortzi eurokoa da.

Urteroko ohiturari jarraituz egingo dute Gabonetako kontzertua frontoian abenduaren 23an, eta sarrerak abenduaren 13tik aurrera erosi ahal izango dira. Alde batetik, www.seminarixoa.eus webgunean jarriko dituzte salgai egun horretan bertan 18:30etik aurrera. Bestela, Seminarixoko leihatilan ere jarriko dituzte salgai hilaren 13an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bergarako Udalak aurreratu du, pertsona bakoitzak gehienez ere sei sarrera erosi ahal izango dituela. Sarrerak zortzi euro balio ditu. 

Halaber, emanaldiaren egunean sarrerak geratzen badira, 19:00etan zabalduko dute txarteldegia; sarrera guztiak aurrez gastatuz gero, aldiz, ez dute irekiko.

Gainera, Udalak adierazi du kontzertuaren egunean emanaldia hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dituztela ateak, eta 20:20tik aurrera ikusleak ezin izango direla frontoira sartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak