Saskibaloiak protagonismo berezia izan du aste bukaeran Labegaraietan. Infantil mailako neskek Bergara Hiria txapelketa jokatu dute. Lau selekzio aritu dira jokoan: Euskadiko selekzioa, Gaztela Leongoa, Galiziakoa eta Asturiasekoa. Denek denen aurka jokatuko dituzte partidak eta horiek baliagarriak izan dira urtarrilean jokatuko duten Espainiako Txapelketara begira.
Partiden emaitzak kontuan hartuta Euskadiko selekzioak irabazi du Bergara Hiria txapelketa. Amaieran, talde argazkia egin du selekzioak Udal ordezkariekin eta BKEko ordezkariekin.
Espainiako txapelketa
2024ko urtarrilaren 3tik 7ra bitartean jokatuko dute Espainiako infantil mailako txapelketa, bai emakumeek eta baita gizonezkoek ere, Huelvan.