Harrobiko eskubaloia lantzeko hitzordua izan dute gaur, Bergaran, Labegaraietako kiroldegian. Izan ere, emakumezkoen arteko eskubaloi txapelketa izan da, eta aurtengoa antolatzen duten bosgarren edizioa izan da. "Giro aparta izan da, eta, Labegaraietako harmailak beteta izan ditugu. Hori, poztekoa da", adierazi du Josetxo Muniategik, Soraluce BKE-ko koordinatzaileak.
16:00etan hasi da txapelketa eta lehenengo norgehiagokan Elgoibar eta Debagoiena izan dira aurrez aurre. Lehen zatira 8-8 iritsi dira, eta azkenean Elgoibar gailendu da Debagoienari 13-18 irabazita.
Bigarren partidua, berriz, 17:00etan jokatu dute Elgoibarrek eta Gipuzkoak eta atsedenaldira, 8-12 iritsi ostean, Gipuzkoak garaitu du Elgoibar 15-24.
Bitik bi, Gipuzkoa garaile
Azken partidua jokatu aurretik, talde argazkia atera dute hiru taldeetako jokalariek, entrenatzaileekin eta epaileekin, eta horren ondoren,18:00ak aldera hasi dute Debagoiena eta Gipuzkoak partidua. Kasu honetan, atsedenaldira 11-14 iritsi dira, Gipuzkoako selekzioa aurretik, eta partidua ere Gipuzkoak irabazi du; 21-31. Hala, gaurko partiduetatik bi irabazita Gipuzkoako selekzioko neskak izan dira irabazleak.