Bergara Hiria eskubaloi txapelketa jokatuko dute bihar, hilak 6

Xabier Urtzelai 2023ko abenduaren 5a

Iazko txapelketako talde argazkia. Argazkia: BKE

Kadete mailako Debagoieneko selekzioak, Gipuzkoakoak eta Elgoibarrek jokatuko dute bihar, eguaztena, Bergara Hiria hiruko torneoa. Debagoieneko selekzioan jokalari arrasatearrak, oñatiarrak eta bergararrak izango dira.

Kadete mailako Bergara Hiria torneoa jokatuko dute bihar, abenduak 6, Labegaraietan. Hiruko torneoa izango da, eta aurreratu moduan Debagoieneko selekzioko jokalariek Gipuzkoako selekziokoak eta Elgoibarko jokalariak izango dituzte aurrean. Torneoa 16:0etan hasiko dute eta lehenengo norgehiagokan Elgoibar eta Debagoiena izango dira aurrez aurre. 17:00etan jokatuko dute Elgoibarrek eta Gipuzkoak eta 18:00etan Gipuzkoak eta Debagoienak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak