Mikel Zabaleta pneumologo bergararra hil da

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 28a, 19:23

Mikel Zabaleta. (Argazkia: Kantabriako Medikuen Elkargoa).

61 urte zituela hil da, Somo hondartzan (Kantabria), piraguismoa egiten ari zela bihotzekoak emanda. Jaiotzez bergararra zen arren, urte asko zeramatzan Kantabrian bizitzen. Gaur egin diote hileta, Santanderren, eta han izan dira haren senide bergararrak.

Mikel Zabaleta Murgiondo bergararra joan den domekan hil zen, Somo hondartzan, piraguismoa egiten ari zela bihotzekoak emanda. Osasun zerbitzuetako langileak erreanimatzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.

Nafarroako Unibertsitatean egin zituen Medikuntza ikasketak eta, ondoren, pneuomologian espezializatu zen, Valdecillan (Kantabria). Laredoko ospitalean hainbat urtez lan egin ostean (1992-2015), Valdecillara itzuli zen eta, geroztik, han egiten zuen lan (Hospital Universitario Marques de Valdecilla). Biriketako minbiziaren tratamenduan erreferenteetako bat zen eta dibulgatzaile lanak ere egiten zituen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak