Bergarako komertzioak azaroaren 29an has daitezke izena ematen erakusleiho lehiaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko aza. 27a, 15:15

2022ko lehiaketan parte hartu zuten erakusleihoetako batzuk.

Udalak etzi, azaroak 29, irekiko izen-ematea Gabonetako erakusleiho lehiaketarako, eta abenduaren 9ra arte eman ahalko dute izena herriko komertzioek. Ondoren bergararrek euren erakusleiho gustukoena bozkatu beharko dute www.bergara.eus webgunean, abenduaren 13tik 18ra bitartean. Sari banaketa abenduaren 20ean egingo da.

Udaletik gogora ekarri dutenez, bertako komertzioa sustatzea da ekimenaren helburu nagusia: "Gabonetako kanpaina indartu eta herriko komertzioa sustatu asmoz, merkataritza-establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa ospatuko da aurten ere".

Honako hauek dira lehiaketako oinarriak:

  • Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean, 943 761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).
  • Abenduaren 8tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
  • Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
  • Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
  • Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da.Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.
  • Epaimahaia osatuko dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek. Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute, bergara.eus webgunean gehien gustatu zaien erakusleihoa behin bakarrik aukeratuz, abenduaren 13tik 18ra bitartean. Pertsonako bozka bakarra izango da kontuan.
  • Lehiaketako sariak hauek izango dira:

1.- Ziurtagiria eta 350 euro.

2.- Ziurtagiria eta 300 euro.

3.- Ziurtagiria eta 200 euro.

4.- Ziurtagiria eta 50 euro. Herritarren saria.

  • Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
  • Sari-banaketa abenduaren 20an, asteartea, izango da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak