Jeltzaleek ohartarazi dute Bergarak badituela adierazpen libreko hainbat gune aldarrikapenak edo deialdiak jartzeko.
Bergarako EAJk ohar bidez salatu duenez, egubakoitz goizean herriko "hainbat eta hainbat" pareta eta eraikin "pintadaz josita" agertu ziren, eta horiek "ahalik eta azkarren" ezabatzea eskatu dute: "EAJk beti defendatu du adierazpen askatasuna, baina gure ondarea zikintzea eta hondatzea aldarrikapen edo deialdiekin, ez da bidea. Gure herria eta ondarea zaintzea guztion lana eta eginbeharra da".
Jeltzaleek ohartarazi dute Bergarak badituela adierazpen libreko hainbat gune aldarrikapenak edo deialdiak jartzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.