Modu "inkontzientean" jaiotako abestia da Mikel, egileek azaldu dutenez, nahiz eta urteetan zehar "bueltaka" zuten ideia bat izan. "Bertsio ofizialak egia ukatzen duela ikusita, eta amets gaizto hura gidatu zuen guardietako bat saritu eta goratu ere egin berri duten honetan, sinesgogortasuna, amorrua eta frustrazioa sortu zaigu barrenean". Haien arabera, ez dute "inolaz ere" bertsio hori onartzen, "hasieratik bukaerara kontraesanez betetako kontakizun faltsua delako".
Bada, gertatutakoa salatzen jarraitzeko "saiakera bat" da bi taldeek elkarrekin argitaratu duten azken lana, Joe Arroyo musikariaren Rebelion abestia oinarritzat hartuta. "Inoiz ez zitzaigun bururatuko jai giroko erritmo alaiekin hainbeste sufrimendu eragin duen gertakari baten abesti bat konposatzea". Hala ere, erantsi dute "gehien gustatzen zaiena egiten" salatu dituztela gertakariak. "Maitasunez eta errespetuz, gertatu zena salatzeko kemena eman digu Joeren doinuak".
Mikeli, bere familiari, Orbaitzetako (Nafarroa) herriari, Mikel Zabaltza Gogoan plataformari eta "justizia eskatzen duten guztiei" eskainitako kantua da.