Bergarako Sotoalde taldeak Sin cobertura abestiarekin bideoklipa argitaratu du eta sareetan ikusmina piztu du dagoeneko. Diotenez, "emozio eta gogo biziz" heldu diote proiektu berriari: "Esperientzia aberasgarria izan da guretzat, kantuaren sorkuntza eta ekoizpen prozesu osoan parte hartzeko pribilegioa izan dugu-eta. Ideia sortu zenetik grabaketa eta ediziora arte, proiektu hau posible izan da sektoreko beste profesional gazte batzuekin izan dugun lankidetzari esker".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.