Goizper BKE, liga txapeldun!

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 20a, 09:37

Goizper Bergarako neskak, duela hamabost egun, Labegaraietan.

Goizper BKEko gazte neskek liga irabazi dute jardunaldi baten faltan. Jokatutako partidu guztiak –9– irabazi dituzte eta asteburuan etxean jokatuko duten azken jardunaldian zaleen aurrean ospatu ahal izango dute garaipena. 

Zapatuan gazte mailako Goizper BKE taldeko neskek 22-26 irabazi zuten Legazpin, eta emaitza horrekin matematikoki euren multzoko txapeldun geratu dira ligan. "Partidua orain arte jokatutako eskasena izan zen, defentsan nahiko ahul eta erasoan momentu askotan noraezean, baina garaipen horrekin multzoko irabazleak izatea lortu dute", adierazi dute klubetik.

Oraingo asteburuan azken jardunaldia jokatuko dute, baina berez ez dute ezer jokoan, matematikoki eginak dituzte eta etxerako lanak. "Zaleen berotasunarekin ospatuko dugu liga garaipena eta partidua irabaziz gero lehia guztiak irabazi dituen taldea bilakatuko gara". 

Hala, zapatuan 16:00etan izango da eskubaloi jaia, orduan jokatuko dute-eta bergararrek Mundarroren kontrako partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak