Moha Gerehou aktibista antiarrazista egon da Bergaran

Jokin Bereziartua 2023ko aza. 17a, 15:35

Ndank Ndank elkarteak gonbidatuta Bergarako Irizar jauregian egon da Moha Gerehou, Huescan jaiotako kazetari, idazle eta aktibista antiarrazista. Qué hace un negro como tú en un sitio como este liburuaren egilea da Gerehou eta atzoko hitzaldian azaldu zuenez, liburuan kontatzen dituen bizipen pertsonalek ahalbidetu diote aurkezpenetan Espainian arrazismoa egiturazkoa dela ziurtatzeko.

Ndank Ndank elkartearen ikasturte honetako elkarbizitza eta elkartasun programaren barruan etorri da Gerehou aktibista antiarrazista Bergarara. Irizar jauregiko Euskalduna aretoa herritarrez bete zen atzoko hitzaldia bertatik bertara jarraitzeko; Gerehou-k hainbat adibide arrazista jarri zituen, komunikabideetako iragarkietatik hasi eta egunerokoan ematen diren egoeretaraino. Dioenez, arrazismoan heziak gara. 

Ndank Ndank elkartearen elkarbizitza eta elkartasun programaren barruan hurrengo zita izango da abenduaren 14an. Jon Maiak eta Mamadou Sarr-ek Atzoko eta gaurko migrazioak izeneko saioa eskainiko dute Seminarixoan. Era berean, Bergarako hiru ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleekin hainbat lanketa egingo dituzte. Horrez gain, Senegal bertatik bertara ezagutzeko aukera ere eskainiko dute aurten. Apirilerako Senegaleko leku desberdinak ezagutzeko bidai bat antolatu dute, eta abuzturako Dionewarrerako egonaldia. Bidaia horretan interesatuta daudenak Ndank Ndank elkartearekin jarri beharko dira harremanetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak