Kide urgazle berriak aukeratuko ditu Jakiundek egubakoitzeko osoko bilkuran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 16a, 18:07

Jakiundek 2021ean lau kide urgazle aukeratu zitueneko familia argazkia.

Bihar, hilak 17, egingo du Jakiundek ArantzazuLaben bere ohiko udazkeneko osoko bilkura eta kide urgazleak aukeratzeaz gain, akademiaren jardun-lerroak eta proiektuak definituko eta planifikatuko ditu.

09:30ean emango zaio hasiera Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ArantzazuLaben egingo duen udazkeneko osoko bilkurari. Hitza hartzen lehena Jakiundeko lehendakari Juan Ignacio Perez izango da eta Victor Gomez Filosofia katedradun emerituak Entre la necesitad natural y la 'singularidad' tecnológica. Nuestra frágil y abisal inteligencia hitzaldia emango du. Goizean zehar egingo dute kide urgazle berrien bozketa.

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007an sortu zen zientzien, arteen, literaturaren eta gizartearen erronka handiei buruzko hausnarketa, diagnostiko eta aholkularitzarako gune bat izateko asmoarekin eta, gaur egun, 101 kidek osatzen dute. 2017an, "belaunaldien arteko ikuspegi bat" gehitzeko helburuarekin "talentu gazteak" kide urgazle gisa barnean hartzea erabaki zuen Jakiundek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak