Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa egingo dute udal langileek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 15a, 13:00

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, udaltzainek eta herritarrekin zuzenean lan egiten duten udal langileek hartuko dute parte ikastaroan, baina auzo alkateak ere gonbidatu dituzte.

Udalak bederatzi desfibriladore ditu eraikin publiko eta kaleetan, larrialdi egoera batean erabiltzeko, eta horregatik egingo dute, besteak beste, ikastaroa. Bergararren "ongizatea eta segurtasuna hobetzeko konpromisorako pauso bat" da, "osasun publikoarekiko konpromisoa indartuz".

Ikastaroari dagokionez, profesional mediku ziurtatuekin egiten da lankidetzan, eta parte hartzaileei larrialdi egoeretan azkar esku hartzeko beharrezko ezagutzak eta trebetasunak ematean oinarritzen da. Lau orduko hiru saio egingo dituzte, eta berrogei pertsona inguruk hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak