Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea irabazle Bergaran

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 12a, 15:27

Euskal Herriko bikote gazteen 45. Dantza Solte Txapelketa jokatu dute gaur eguerdian Bergarako Seminarixoan eta, epaimahaiaren iritziz, lizartzarra eta andoaindarra izan dira onenak. Bederatzi bikote aritu dira lehian Bergarako Musika Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatu duen txapelketan.

Onditz Esnaola lizartzarrak eta Jurgi Errandonea andoaindarrak irabazi dute Euskal Herriko bikote gazteen 45. Dantza Solte Txapelketa, Bergarako Seminarixoan jokatu dutena. Sari nagusia irabazteaz gain, jantzi onenen saria ere haiek eskuratu dute.

Bost bikote onenak honako hauek izan dira:

  1. Onditz Esnaola (Lizartza) eta Jurgi Errandonea (Andoain). Garaikurra, txapela eta zapia eta 180 euroko saria.
  2. Enara Artola eta Mikel Esnaola (Lezo). Garaikurra eta 160 euro.
  3. Ihintza Erauskin (Lezo) eta Danel Castillo (Pasai Donibane). Garaikurra eta 150 euroko saria.
  4. Alaitz Elorza eta Aner Elorza (Azpeitia). Garaikurra eta 140 euroko saria.
  5. Jare Labaka eta June Izagirre (Azpeitia). Garaikurra eta 130 euroko saria.

Bergararrek koreografia bat egin dute

Epaimahaiak erabaki hartzen zuen bitartean, Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek Gozategiren Askatasunari abestiaren koreografia egin dute. Aipatzekoa da, gaur egun, 6 eta 65 urte arteko 80 dantzari inguru ari direla dantza ikasten talde horretan, Eneko Galdos irakaslearen esanetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak