Laino Beltzak taldearen kontzertua Movember ekimena hauspotzeko

Julen Murua Mesonero 2023ko aza. 11a, 09:44

Movember mugimendua dela-eta, kontzertua eskaini du Laino Beltzak musika talde bergararrak Venti Gastro Italia jatetxean; Movembergara taldeak antolatutako egitarauaren barruan.

Punk-rock doinuekin girotu du boskote bergararrak herriko Venti Gastro Italia jatetxea. Azaroan zehar aurrera eramango den Movember ekimena –prostata eta barrabiletako minbiziaren gaineko sentsibilizazio ekimena– dela eta eskaini du kontzertua Laino Beltzak musika taldeak. Jendetza hurbildu da jatetxera eta kontzertuaz gozatzeko toki gutxi batzuk besterik ez dituzte utzi ikus-entzuleek. Kontzertua Movembergara taldeak antolatutako egitarauko ekintzetako bat da, eta, hori dela eta, sentsibilizazio ekimenean laguntzeko kamiseta, txapa edota zozketa-txartelak izan dituzte sarreran.

Hilabete osoko egitaraua

Movember mugimenduak azaroa osoan zehar irauten duenez, Movembergara taldeak hilabete osoko egitaraua antolatu du. Datozen asteetan Alex Muela ikertzailearen Suizidio jokabiaren prebentzioaren hainbat gako hitzaldia, spinning-rock saioa, bertso-saioa eta txiste-poteoa izango dituzte bergararrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak