Lehenengo postura egin dute salto, Eibarri 29-13 irabazita

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 10a, 13:14

Goizper Bergarako neskak, asteburuan Labegaraietan.

Gazte mailako neskak lider dira, joan den astean bigarren sailkatu Eibarri ondo irabazi ostean; mahonerek orain arteko partidu denak irabazi dituzte.

Trenen arteko talka izan zen asteburuan Labegaraietan, gazte mailako bi oilarrak izan zirelako zein baino zein gehiago: Goizper Bergara eta MEK Eibar. Bi taldeak partidu guztiak irabazita iritsi ziren partidu honetara, beraz, lidergoa lortzeko lehia estua espero zen. Halaxe izan zen hasieran, bi taldeetako defentsak oso gogor aritu baitziren; gehienetan erasoak geldiaraztea lortzen zuten, baina bergararrek erasoan hobetzea lortu zuten defentsa maila jaitsi gabe eta 5 goleko errenta lortu zuten atsedenaldirako (13-8).

Bigarren zatian, eibartarrek defentsa irekia planteatu zuten bergararren akatsak behartzeko presioaren bidez, baina ez zuten helburua lortu eta bergararrek golak erraz lortzen jarraitu zuten, defentsa bikaina egiten jarraitu zuten bitartean. Horrela, partidu aurretik espero ez zuten errentarekin irabazi zuten (29-13). Bihar, zapatua, sailkapenaren erdian dauden legazpiarren kantxan jokatuko dute (17:30).

Seniorrek ere Eibarri irabazi

Hain justu, senior mailako Soraluce BKE taldeak ere kontrario berbera izan zuen, MEK Eibar, baina partidua Eibarren jokatu zuten. Eta hor ere eibartarrek sufritu egin zuten bergararren kontra (16-21). Lehen zati bikainean egon zen garaipenaren gakoa (6-13). Bigarren zati amaieran eibartarrek defentsa irekiaren alde egin bazuten ere, ez ziren bergararrengana gerturatzeko kapaz izan. Hala, mahoneroak laugarren daude, eta lidergoa bi puntura daukate. Bihar Labegaraietan jokatuko dute (15:30), Aritzbatalderen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak