Adimen artifizialaren hainbat tresna ezagutu dituzte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko aza. 10a, 11:30

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien barruan, Nola erabili era praktikoan ChatGPT eta AAko beste tresna sortzaile batzuk prestakuntza programa ospatu zuten atzo Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan.Iñaki Lakarraren eskutik hainbat tresna aztertu zituzten.

Iñaki Lakarra informatika ingeniariaren eta Mondragon Unibertsitateko ikertzailearen eskutik, 15 ikasle inguruk "sakon eta praktikoki" ulertu zuten zer nolako aplikazioak dituen adimen artifizial (AA) sortzaileak; horretarako, ardatz gisa, ChatGPTk eta AAko beste tresna sortzaile batzuek eskaintzen dituzten aukerak aztertu zituzten.

Barnetegi teknologikoan zehar, partaideek AAko tresna sortzaile hauek nola erabili ikasi dute. Erabilera errealeko kasu ugari ikusi dira programan zehar, baita tresna bakoitzak dituen erabilera mugak eta arriskuak ere.

Horrez gain, AA sortzailearen oinarrizko hurrengo kontzeptuak aztertu zituzten:

  • Aplikazioak eta erabilera-kasuak hainbat industriatan.
    • ChatGPT eta beste LLM eredu batzuk.
    • Testuak, irudiak, bideoak eta bestelakoak sortzea.
    • Kontsulta espezifikoak – Prompt engineering.
    • Praktika eta ariketa interaktiboak.
    • Mugak eta balizko arazoak.
    • Sortzen ari diren alternatibak eta aplikazioak (Bard, Copilot, Azure AI, LLaMa, etab.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak