Udazkeneko birako Merina Grisen azken kontzertua, Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 10a, 15:00

Merina Gris. (Argazkia: Ekhi Alde).

Bueltan da Egubakoitzak Berreskuratzen ekimena kartzela zaharrera. Ekainera bitartean, hilero kultura hitzordu bat proposatzea du helburu, eta Merina Grisek emango dio hasiera denboraldi berriari azaroaren 17an. 22:30ean hasiko da kontzertua; sarrerak bertan salduko dira zortzi eurotan.

Donostia aldetik datorren hirukotearen udazkeneko birako azken kontzertua izango da datorren egubakoitzekoa; izan ere, denboraldi batez "hemen inguruan" kontzerturik ez dutela joko aurreratu dute sare sozialetan.

"Pozik" agertu dira antolatzaileak Merina Gris bezalako "talde handia" kartzela zaharreko oholtzan izango delako. Oraindik datozen hilabetetako kontzertuak zeintzuk izango diren zehaztu gabe badituzte ere, adierazi dute urtero bezala genero ezberdinetako taldeak ekarriko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak