Gizon bat atxilotu dute Bergaran substantzia sorgorgarrien trafikoa egotzita

Uxue Igarza Loiola 2023ko aza. 8a, 18:46

Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen astelehen eguerdian Bergaran, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.  Ustez saltzeko zituen substantziak aurkitu zizkion Ertzaintzak eta baita 850 euro ere.

Astelehen eguerdian abisua jaso zuen Ertzaintzak Bergarako ostalaritza lokal batean gertatzen ari zen borroka batengatik. Eztabaidan ari ziren bi pertsonak identifikatu eta miatu zituzten agenteek eta horietako bati 158 gramo haxix eta bi gramo kokaina aurkitu zizkioten; baita 850 euro ere.

Momentuan atxilotu zuten eta asteartean jarri zuten Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku. Ertzaintzak azaldu duenez atxilotuak aurrekariak ditu antzeko jarduerekin lotuta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak