AP-1 autobidea itxi egingo dute eguen gauean, Bergara eta Maltzaga artean

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 8a, 17:48

Segurtasun-simulazioa egingo dute AP-1 autobideko Lesarriko tunelean, azaroaren 9an. Hori dela eta, autobidea itxita egongo da bi noranzkoetan 21:30etik 04:30era, Bergara hegoaldeko lotunearen (133,500 kp) eta Maltzagako lotunearen (146,400 kp) artean.

Alternatiba gisa, Bilboko edo Behobiako noranzkoan doazen ibilgailuek Bergara hegoaldean irten beharko dute, eta GI-627 errepidetik jarraitu Maltzagaraino; ondoren, AP-8 autobidean sartu Eibarko edo Elgoibarko ordainlekuetatik.

Gasteizera doazen AP-8ko erabiltzaileei Eibarko 71 irteera erabiltzea gomendatu diete, eta GI-627tik jarraitzea Bergara hegoaldeko kobrantza-geltokitik AP-1era sartzeko.

Simulazioa azaroaren 2an egitekoak ziren baina eguraldiaren alerta egoerarengatik bertan behera geratu zen orduan. Gauez egingo dute "trafikoan ahalik eta eragin txikiena" izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak