Bergarako Udalak dagokiona baino 20.000 euro gehiago bideratuko ditu 'Euskadi Bono Denda' kanpainara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko aza. 7a, 15:56

Bihar, azaroak 8, jarriko da martxan Euskadi Bono Denda kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan. Bergarako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Bergarari dagokion bonu kopuruari beste 2.000 bonu gehituko dizkiote, 20.000 euroko inbertsio berri baten bitartez. Herriko 55 komertziok egin dute bat kanpainarekin, eta komertzio bakoitzak 119 bonu jasoko ditu. Kanpaina abenduaren 5ean amaituko da.

Ekimen honen bitartez, 16 urtetik gorako erosle bakoitzak bost bonu erabili ahalko ditu gehienez, eta bonu bakoitzak 10 euroko balioa izango du, betiere 30 euroko erosketa minimoa eginda. Bonu hauek abenduaren 5era bitartean erabili ahalko dira.

Bergarako Udaleko Maite Usabiaga zinegotziak tokiko komertzioa sustatzeko apustuan kokatzen du inbertsio berria: "Bergarako Udaletik gure herriko komertzio txikia sustatzeko apustua egingo dugu. Tokiko merkataritzak eragin zuzena du Bergarako garapen sozioekonomikoan, eta baita ere gure herriaren bizitasunean zein bizimoduan. Horregatik, oraingoan ere Bergarako komertzioen aldeko apustu argia egiten jarraituko dugu".

Guztira, Bergarako 55 negoziok eman dute izena ekimenean, eta negozio bakoitzak 119 bonu izango ditu salgai. Honako hauek dira kanpainara batu diren komertzioak:

-     Agoitz tapiz-denda

-     Amets Estetika zentroa

-     Amua jantziak

-     Anezka jantziak

-     Baster jantziak

-     Beds

-     Bego&Marije ile-apaindegia

-     Berotzi ile-apaindegia

-     Black3

-     Decotena SL

-     Ekilur parafarmazia

-     Eli Alberdi barne diseinua

-     Elkar Bergara

-     Etxeberria erloju denda bitxitegia

-     Ninika loradenda

-     Galarreta oinetakoak

-     Gamak informatika

-     Giartzu estetika

-     Gorosti loradenda

-     Hebe jantziak

-     Igarza

-     Infordelta

-     Instituto optico auditivo

-     Joka jantziak

-     Jolas

-     Joyeria Irudi

-     Kanela

-     Kilika

-     Kizkur ile-apaindegia

-     Laket jantziak

-     Lazkano Atmosfera sport

-     Leize

-     Lonbide oinetakoak

-     Los Chicos

-     Maka oinetakoak

-     Mirari jantziak

-     Mujika burdindegia

-     Multiopticas

-     Nº1 en zapatillas

-     Ninfa arropa eta osagarriak

-     Optica Manso

-     Perfumeria Alga

-     Sastreria Mujika

-     Subijai

-     Sugoi

-     The Badass project

-     Titarak

-     Urban manicura

-     Urbieta barne diseinua

-     Urkiola moda, oinetakoak eta osagarriak

-     Xabier Moñux masaje zentroa

-     Zangitu Decotextil

-     Zangitu liburudenda

-     Zangitu margoak

-     Zubikua jantziak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak