Arregi eta Arana zaintza sistemaren inguruan bertsotan aritu dira

Imanol Beloki Unamuno 2023ko aza. 3a, 18:15

Markulete eta Arana bertsotan. Argazkia: Bergarako Greba batzordea.

Bergarako greba feministako batzordeak bertso bira antolatu zuen, atzo, eguena, herriko kaleetan zehar. Bertan Maider Arregi Markulete eta Oihana Arana Cardenal bertsolariak izan ziren zaintza sistemaren inguruan bertsotan. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra berotzeko ariketa izan zen.

Bergarako Greba batzordeko kideek honela azaldu dute grebarekin bat egiteko beharra: "Ezinbestekoa deritzogu gaia kalera atera eta eztabaida zein hausnarketa sakona egitea herritar guztion artean. Izan ere, denok daukagu zainduak izan eta zaintzeko eskubidea, jakin badakigu, denok gure bizitzan zehar momenturen batean zainduak izan beharko garela. Honekin batera, beharrezkoa da zaintza lan hauek baldintza duinetan egin eta denon artean konpromezu zehatzak hartzea. Ekintza hau, azaroak 30eko Greba Orokorra antolatzen ari garen egitarau barruan kokatzen da. Eta era berean, Bergarako herritarrak animatu nahi ditugu Greba Feminista Orokorrarekin bat egin deituta dauden ekintza eta bileretan parte hartuz. Hurrengo bilera azaroak 8an izango da Irizar Jauregixan 18:30etan".

Markulete eta Arana Bergarako zenbait tokitan, bertsotan. Argazkia: Bergarako Greba batzordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak