San Joxepe elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu azarorako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 3a, 15:58

Azaroan lau jarduera egingo dira denera San Joxepe elkarteak antolatuta. Gaztain erre eguna egingo dute hilaren 8an; 14rako energia aurrezpenari buruzko hitzaldia antolatu dute; 16an, Lizarrara egingo dute irteera, eta 20an nahiz 27an, Heriotza duinaren tailerra egingo dute.

Azaroaren 8an hasi eta 27ra bitartean lau ekintza antolatu ditu Bergarako San Joxepe elkartean. Hilaren 8an Gaztain erre eguna ospatuko dute elkartearen egoitzan 18:30ean hasita. Urtero egin duten modura, gaztain erreak nahiz edaria eskainiko diete elkarteko kideei. Antolatzaileek aurreratu dute ekitaldi jendetsua izatea espero dutela.

Bigarren hitzordua azaroaren 14an izango da; honakoa ere, San Joxeperen egoitzak 18:30etik aurrera. Bergarako Zientzia eta Teknologia astearen baitan, Berener eta San Joxepe elkarlanean, Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe hitzaldia eskainiko du Peio Insaustik, euskaraz.

Azaroaren 16an Lizarrara egingo dute txangoa. 08:30ean aterako dira Ibargaraiko geltoki nagusitik eta Lizarratik itzulera 18:30ean izango da. Hamarretakoa egiteaz gain, Lizarrako azoka bisitatuko dute goizez eta Iratxe jatetxean bazkalduko dut. Arratsaldean, berriz, dantza egiteko eta bingoan jolasteko aukera izango dute.

Azkenik, Heriotza duinaren tailerra egingo dute. Duintasunez Hiltzeko Eskubidea sustatzen duen elkartetik hurbilduko dira San Joxepera, aurten bigarrrengoz. Apirilean egin zuten lehendabiziko aurkezpena eta San Joxepetik adierazi dutenez, eskaera handia sumatu zuten bazkideen artean. Horregatik, oraingo honetan, bi saioko tailerra egingo dute. Lehena azazroaren 20an izango da eta bigarrena 27an. 18:30ean hasiko dira eta saioak elebidunak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak