Ikuskizuna eta boxeoarekiko pasioa, bergararrak protagonista izan zituen jaialdian

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko urr. 29a, 12:16

Bergarako borrokalariekin eztanda egin zuen pilotalekuak. Izan ere, Josu Zalakainek eta Andoni Kortabarriak euren borrokak irabazi egin zituzten bergararren gozamenerako.

Boxeo jaialdi paregabea bizi izan zuten atzo, Bergarako pilotalekuan, Sorabox taldeak antolatuta. Bertan, hiru bergararren borrokek piztu zuten interesik handiena eta zaleak piztu egin ziren etxeko borrokalariak animatzeko. Frontoiko harmailak bete egin ziren, boxeoaz gozatzeko.

Ibon Muniategiandikoetxea izan zen ringera igo zen lehen bergararra, eta David Guerrero aurkari K.O. tekniko baten bidez garaitu zuen. Muniategiandikoetxeak Guerrerori gibelaldean ukabilkada eman zion, eta Napar Sustraiak taldeko borrokalariak hanka lurrera bota behar izan zuen.

Josu Zalakainek Adrian Romero izan zuen aurkari bergarako pilotalekuko ringean. Borroka nahiko parekatua izan zen, baina, azkenean, epaileek txartelak kontsultatu ostean, Bergarakoak irabazi zuen puntuetara.

Gaueko borrokaldi izarra Andoni Kortabarria bergararraren eta Asier Andreuren artekoa izan zen. Kortabarriak erakustaldia eman zuen 16 soken artean, eta bigarren roundean, Andreuk besoak altxatzen ez zituela ikusita, txokoan zeuden entrenatzaileek toalla jaurti zuten ringera. Horrela, garaipena etxeko borrokalariak eskuratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak