Gau Beltzerako osagarriak eta bestelakoak prestatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urriaren 28a

Nabari da Gau Beltzaren usaina eta haurrak eta gazteak urriaren 31ko ospakizunetarako aurre-lanak egiten ari dira, Bergarako Udalak, Jardun Euskara Elkarteak, Ugutz Toursek eta Bergarako Musika Eskolak elkarlanean antolatu duten egitarau oparoaren baitan.

Atzo, egubakoitza, arratsaldean San Martin plazan, Jardunek antolatuta, egin zituzten familiei zuzendutako tailerrak dira horren adibide. Gustura ibili ziren kalabazekin apaingarriak egiten, aurpegiak margotzen eta askotariko mozorroak sortzen. Gaur, zapatua, 11:00etan hasita, beste tailer bat egingo dute mozorroak eta osagarri gehiago prestatzeko aukera emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak