Bihar hasiko da Azaroa Gaztainatan ekimena, Osintxun

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urr. 27a, 11:00

Frank Delgado kantautore kubatarrak bihar eskainiko du kontzertua.

Duela zenbait urtetako Animen Eguneko ohitura aitzakia hartuta, kultura ekintzak antolatu dituzte.

Tradizioa gogoan, Azaroa Gaztainatan antolatu dute Osintxun, eta bihar nahiz azaroko asteburuetan kultura ekintzak izango dira. Bihar, Frank Delgado kantautore kubatarrak emanaldia eskainiko du (20:00, Txuringo taberna). Azaroaren 3an eta 10ean, berriz, Telmo Iruretaren bakarrizketa eta Katarsia talde bergararraren kontzertua izango dira, hurrenez hurren (22:00, Txuringo). Azaroaren 19an, 17:30ean, Trakamatraka izango da ikusgai, eta 20an ospatuko dute Animen Eguna. 19:00etatik aurrera, gaztainak eta sagardoa emango dituzte bolatokian, eta gero, afaria egingo dute Euskaldunan. 24an kantu poteoa egingo dute 19:30ean, eta 26an jubilatuen bazkaria izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ohitura zen Domu Santu eguna pasa eta hirugarren astelehenean koadrilek afaria egin eta gaztainak jatea. Usadioa galtzen joan zenez eta "azaroa hilabete iluna denez", azaroan kultura ekintzak antolatzea erabaki zuten duela zenbait urte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak