Iban Arantzabal Goienako zuzendariaren gidaritzapean, egoitza ezagutzen aritu dira Garaguneko kideak. Besteak beste, telebista, irratia eta erredakzioa bisitatu dituzte, eta kazetari zein diseinatzaileekin hitz egiteko aukera ere izan dute, Puntua aldizkaria non eta nola egiten den ezagutzeko. Izan ere, Adituen esanetan tarteko partaideak dira eurak ere; noizean behin euren lanak irakurtzeko aukera izaten da.
Argazkian Iban Arantzabal Goienako zuzendariarekin batera daude Ana Gillegi eta Lander Garagunekoak. Eta bisita eskatu eta Goienan zelan lan egiten den ikasten izan dira:
- Fernando Hernandez.
- Txaro Olalde.
- Máximo Caballero
- Iban Zarobe
- Maialen Garcia
- Bakarne Lizarralde
- Julian Aranburu