Bergarako EAJk dio ez duela onartuko kiroldegiko tasa %10 igotzea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urr. 20a, 13:35

Urriaren 23ko ezohiko osoko bilkuran dira lantzekoak 2024rako ordenantza fiskalak, eta EAJk aurreratu du ez duela onartuko kiroldegiko tasa %10 igotzea.

Ordenantza fiskalei begira, EAJk proposatzen du tasak orokorrean %2,6 eta kiroldegiko abonua %5 igotzea. EH Bilduk proposatzen duen %4ko igoera gehiegizkoa dela uste dute jeltzaleek: "Gaur egungo egoeran, Udalak bere gain hartu behar du igoeraren zati bat; ez da bidezkoa osotasunean herritarren gain uztea. KPIaren igoera herritarron eta Udalaren artean banatzea proposatzen dugu".

Kiroldegiko tasa %10 igotzeko EH Bilduren erabakia "onartezina" dela diote: "Kostuaren –argia, gasa, soldatak...– igoera jarri dute argudiotzat, eta, aurre egiteko, tasen igoera proposatzen du zuzenean. Tasak igotzeaz gain, gastuen kudeaketa zorrotza egin behar da; gastua kontrolatu beharra dago". EAJk "azken unera arte" jarraituko du lanean, betiere kiroldegiko tasaren %10eko igoera onartuko ez dutela argi utzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak